Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Erabili katalogoa

Katalogoak informazioa ematen dizu Donostiako udal liburutegietako eta Euskadiko Sare Publikoko beste liburutegietako funtsei buruz. Bilaketa muga dezakezu, interesatzen zaizun liburutegia “Sare osoan” zabalgarrian hautatuta.

Dokumentu bat bilatzeko, aski da hari dagokion hitza edo hitzak sartzea bilaketa libreko eremuan.

Bilaketa are gehiago zehazteko, egilea, izenburua, gaia, ISBN edota ISSN hauta ditzakezu “Eremu guztiak” izeneko bilatzaile zabalgarrian. Gainera, katalogoan sartutakoan, bilaketa aurreratua hautatu ahal izango duzu, eta zenbait gai edo parametroren arabera bilatu.

Katalogoak jakinarazten dizu dokumentu bakoitzaren egoera, mailegagarri dagoen ala ez, eta mailegatuta badago, baita noiz itzuliko duten ere.

Bazkide gisa sar zaitezke katalogoan. Zeure burua identifikatzeko, hauek sartu beharko dituzu:

  • Irakurle zkia / posta elektronikoa: liburutegiko txartelaren zenbakia edo erregistratu zinenean erabili zenuen posta elektronikoaren helbidea.
  • Pasahitza: Zure jaiotza urtea da. (Zeure burua identifikatu ondoren, pasahitza aldatu ahal izango duzu).

Erregistratutakoan, hauek egin ditzakezu:

  • Sartzeko pasahitza aldatu.
  • Ezizena aldatu iruzkin bat egiteko.
  • Posta elektronikoaren helbidea aldatu edota posta elektronikoa aktibatu.
  • Zure maileguen egoera zein den jakin, eta berritu.
  • Mailegagai edo mailegatuta dauden izenburuen erreserba egin.
  • Erosteko iradokizunak egin.

Sartu katalogoan

Egin mailegu presentziala

Mailegu zerbitzua erabiltzeko, Donostia Kulturako bazkide izan behar duzu, edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitakoa. Mailegu zerbitzua doakoa da.

Hauek mailega ditzakezu:

  • 5 dokumentu liburuak, partiturak eta aldizkariak badira (aldizkariak, kultur etxeetako liburutegietan bakarrik).
  • 3 dokumentu CDak eta DVDak badira.
  • Bideojoko bat.

Mailegu epea: 21 egun. Atzerapen egun eta dokumentu bakoitzeko, isun hau jarriko da: egun batez mailegu zerbitzua erabili ezina.

Automaileguko makinetan ere egin dezakezu mailegua. Zerbitzu horri esker, autonomia handiagoa izan dezakezu, liburutegiko erakusmahaian itxaron beharrik gabe:

  • Dokumentuak mailegatu eta itzul ditzakezu.
  • Jakin zenbat dokumentu dituzun mailegatuak.
  • Jakin zein duzun dokumentuak itzultzeko azken eguna.
  • Dokumentuen mailegua berritu.
  • Une honetan, zerbitzua hemen duzu erabilgai: Liburutegi Nagusian, Haur Liburutegi Nagusian eta Aiete, Ernest Lluch, Intxaurrondo, Lugaritz eta Okendo liburutegietan.

Ikus araudia

Berritu mailegua

Mailegu epea 21 egunekoa da eta berritu dezakezu liburutegian, telefonoz edo Internetez, katalogoan bazkide gisa identifikatuta, baldin eta:

  • Mailegua amaitu aurreko 5 egunetan eskatzen baduzu.
  • Beste inork erreserbatu ez badu.

Erreserbatu liburu bat

Zeure liburutegian egin dezakezu, telefonoz edo Internetez (katalogoan bazkide gisa identifikatuta), baldin eta:

  • Materiala mailegagarri badago.
  • Ez baduzu dokumenturik epez kanpo itzuli gabe.
  • Isunik ez baduzu.

Izenburua eskuragai badago, erreserba egiteko, beharrezkoa da:

  • Katalogoan zeure burua identifikatzea.
  • Erreserbatu nahi duzun izenburua aurkitu eta bertan sartzea.
  • “Aleak” erlaizera joatea.
  • “Mailegatzea eskatu” botoia sakatzea.
  • Interesatzen zaizun alea markatzea.
  • “Onartu” botoia sakatzea.

Izenburua mailegatuta badago, erreserba egiteko, beharrezkoa da:

  • Katalogoan zeure burua identifikatzea.
  • Erreserbatu nahi duzun izenburua aurkitu eta bertan sartzea.
  • “Aleak” erlaizera joatea.
  • “Onartu” botoia sakatzea.
  • Interesatzen zaizun alea markatzea.
  • “Onartu” botoia sakatzea.

Liburutegiak jakinaraziko dizu noiz itzultzen duten dokumentua, bila joan zaitezen.

Irakurri liburu elektronikoak

eLiburutegiak euskarazko, gaztelaniazko eta beste hizkuntza batzuetako ebooken katalogo zabala du. Gainera, zinema eta ikus-entzunezkoak online ikusteko eta aldizkariak irakurtzeko aukera ematen du.

eLiburutegia erabiltzeko, Donostia Kulturako bazkide izan behar duzu, edo Euskadiko Irakurketa Publikoko Sareko edozein liburutegitakoa.

eLiburutegia

Zeure burua identifikatzeko, “Nire eLiburutegia”ra sartu behar duzu (eLiburutegiako goialdean, eskuinean) eta datu hauek sartu:

  • Erabiltzailea: zure liburutegiko txartelaren zenbakia.
  • Pasahitza: zure jaiotza urtea da. Pasahitz hori aldatu egin dezakezu, katalogoan zeure burua identifikatuta.

Ikusi filmak eliburutegian

eLiburutegiak zinea eta ikus-entzunezkoak ikusteko aukera ematen du. Astean bi ikus-entzunezko har ditzakezu maileguan, eta hartu ondoren, 72 ordu dituzu tarte horretan nahi adina aldiz ikusteko. Batzuetan, banatzailearen arabera, epe hori 48 ordukoa izaten da.

eLiburutegia

Kontsultatu ohiko beste galdera batzuk

Informazio orokorra

Donostia Kultura. Liburutegi Zerbitzua.