Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Poesiak aniztasuna bultzatzen du, auzitan jartzen duelako nola erabiltzen ditugun hitzak eta nola hautematen dugun errealitatea

Adierazteko beste modu bat da poesia, modu sotila, eta irakurlea mezuaren esentzia aurkitzera behartuz lortzen du komunikatzea.

1999an, UNESCOk erabaki zuen martxoaren 21a Poesiaren Mundu Eguna izendatzea, zertarako eta poesia aniztasunaren adierazpen sortzaile bihurtzeko.

Poesia irakurtzea sustatzeaz ez ezik, poesia-sorkuntzaz ere arduratzen dira liburutegiak.

Donostia Kultura Poesia Lehiaketa

Urtero, 2018tik hasita, Balea Zuria argitaletxeak eta Donostia Kulturak DK Poesia Lehiaketaren deialdia egiten dute, euskarazko poesia eta 35 urte bete gabe dituzten idazleen lana bultzatzeko asmoz.

7. Donostia Kultura Poesia Lehiaketaren irabazlea Beñat Arruti Irigoien (Zaratuz, 1999) da, Arkeologia haragitan obragatik. Itxaro Borda, Aritz Gorrotxategi eta Eli Tolaretxipi idazleek osatuko dute epaimahaiaren arabera, “aipuz eta irakurketaz ondo hornitua dator, eta trebeki uztartzen du gogoeta eta hizkuntzaren distira. Berezko erritmo eta musika darie poemei, aisa irristatzen dira irakurlearen belarrietan, eta lan handia dago doitze horren atzetik. Lan orekatua eta koherentea da oro har, estilo eta tonu aldetik batasun handikoa. Ezleku kontzeptua lantzen du hainbat poematan, gainbehera eta maitasuna, poesiari eta hizkuntzari buruzko kezkak… Askotariko paisaia eta giroak uztartzen doa, barnekoak zein kanpokoak, naturaren ingurukoak zein urbanoak. Hizkera hanpaturik gabe egiten du aurrera, leun baina zorrotz, argitasunez, eta, aldi berean, alde ilunen arrakalak bilatuz”. Arrutik 1.000 euro eta Imanol Larrinagaren margolan bat jasoko ditu. Sari ekonomikoaz gain Balea Zuria argitaletxeak irabazlearen lana argitaratuko du. Irabazlea ekainean Poesia eta Pentsamendua errezitaldian parte hartzera gonbidatua izango da.

Poesia Lehiaketako sarituak

Beste hitzorduak

Hona hemen poesiaren inguruan antolatzen diren hitzorduak:

  • Poesialdia: 2018tik antolatzen da, martxoan, Poesiaren Mundu Egunaren inguruan, hain zuzen ere.
  • Poesia eta pentsamendua: Ekainean izaten den beste funtsezko hitzordu bat. 2012tik antolatzen da.
  • Poesia orduak: jarduera honek XIX. mendearen hasieran du jatorria, Euskal Jaiak izenekoen programazio barruan. Iraileko lehen astean izaten da.