Hizkuntzak
Ohiko programak
Zeu irakurle, gu kontalari
Jarduera honetan ipuinak, asmakizunak, txisteak eta beste istorio batzuk euskaraz irakurtzen eta entzuten dira.
Helburua irakurketaren bidez literatura haurrei hurbiltzea da, haien parte hartzea modu aktiboan eta erakargarrian bultzatuz.
- 6 eta 8 urte bitarteko haurrentzat.
- Lur Kortaren taldeak gidatuta.
- Hamabostean behin, ostegunetan, 18:00etan, Loiola Kultur Etxean. Ostegunetan, 18:00etan, Amundarain mediatekan (Martutene) (ikasturtean zehar, urria-maiatza).
Ipuinaren ordua
Jarduera honetan eta parte hartzen dutenek ipuinak, asmakizunak, txisteak eta bestelako istorioak entzuteko aukera izango dute.
Hori guztia euskaraz, giro goxoan.
- 3 - 5 urte arteko haurrentzat.
- Saio bakoitzak 30 minutu inguru irauten du.
- Ostegunetan 17:15, Loiola Kultur Etxean. Astezkenetan 17:15, Amundarain mediatekan (ikasturtean zehar, urria-maiatza).
Liburu Baby Kluba
Liburu Baby Kluba jarduera ludikoa eta didaktikoa da. Oinarri nagusia liburua da eta bertatik abiatuta garatzen da, jolasak eta abestiak eskainiz.
Helburua haurren eta familien artean literatura, musika, arte eta naturarekiko interesa sustatzea.
- 0-3 urte bitarteko haurrentzat. Jardueran heldu batek lagunduta parte hartu beharko dute.
- Euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez egiten da.
- Astelehenetan, 18:00etan (ikasturtean zehar, urria-ekaina).
Euskal Kulturaren Ildotik
Kultura jarduerenzikloa: musika, antzerkia, erakusketak, ikastaroak, zinema, etab.
Helburua: euskaldunen ondare, historia eta etnografian murgiltzea.
- Martxoan egiten da.
Mikologia eta Gastronomia Jardunaldiak
Ikastaroak, hitzaldiak, dastaketa afariak, mendirako irteerak, haurrentzako pintura lehiaketak, mikologiarekin lotutako erakusketak.
Helburua: familia osoa gastronomiara hurbiltzea, batez ere, onddoen mundura, eta jardueretan parte hartuz gozatzea.
- Nabarmentzekoa da jardunaldien amaierako perretxikoaren jaia, non bildutako aleak eta espezieak erakusten diren.
- Irailean egiten da.
- C.D. Loiolatarrarekin batera antolatzen da.