Web mapa
Hizkuntzak
Arte plastikoak eta eskulanak

2024 maiatzak 25

Larunbata

17:00

San Telmo Museoa

5 €

Euskara / Haurrak

Matrikulatu Matrikulazio azken eguna: 2024 maiatzak 25 • 16:59
Manu Muniategiandikoetxea

Adina: + 5 urte

Museoko hilarrietatik abiatuta sormena garatzeko eta sormen prozesua lantzeko tailerra gidatuko du Manu Muniategiandikoetxea artistak.

Berrinterpretazioa egingo dugu hilarrietako ikonografia eta fisikotasuna material plastiko gisa erabiliz. Pieza antropologiko-museografiko horien irakurketa berri bat egingo dugu fokua emaitzan ez ezik sorkuntza prozesuan ere jarriz. Artistarekin prozesuaren faseetan lagunduko ditugu datuak eta informazioa biltzea, teknika eta material desberdinak erabiliz lan praktikoa egitea, emaitza behatzea eta esperientzia partekatzea.

Familiei zuzenduriko tailer hau norberaren sormena ezagutzea eta garatzea izango du helburu era ludiko eta esperimentalean, museoaren bildumatik abiatuta. Ikusi hemen artista tailer gehiago.

Museoko bazkideentzako salneurria: 4,5 € familiako

Zikin daitekeen arropa erosoa ekartzea gomendatzen da.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi