Web mapa
Hizkuntzak
Arte plastikoak eta eskulanak

2023 urr. 17 - 2024 mai. 14

Asteartea

18:00 - 20:00

Aiete K.E.

238 €

Euskara

Matrikulazio azken eguna: 2024 maiatzak 31 • 23:59
Akuarela (Aurreratua)

Oharra:

Ikastaroa hasita egon arren, izena emateko aukera dago oraindik Aiete Kultur Etxean, Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. e-posta helbidean edo 943481920 telefonoan.

Dagoeneko teknika honen oinarrizko ezagutzak dituztenentzat eta proiektu konplexuagoetan sakontzeko asmoa dutenentzat. Natura hilak, argazkiak eta laminak landuko dira, hastapeneko ereduak baino zailtasun handiagokoak. Ikasle bakoitzaren gabezia teknikoak aztertuko dira, hobetzeko helburuarekin.

Programa
Ikastaroaren dinamikan irakaslearen lan-proposamenak, normalean naturako lanak edo natura hilak, ikasleak aukeratutako gaiekin, laminak edo argazkiak, txandakatuko dira. Saioko lan bat egitea izango da ohikoena.
 
Ikasleak eraman beharreko materiala
Akuarelak, akuarelarako papera, kristalezko potoa, paleta, akuarelarako pintzelak 6 eta 16 zenbakikoak eta arkatza.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi