Web mapa
Hizkuntzak
Musika

2023 urr. 16 - 2024 mai. 13

Astelehena

19:30 - 21:00

Larrotxene K.E.

35 €

Euskara

Matrikulazio azken eguna: 2024 maiatzak 6 • 23:59
Jendea abesten

Oharra: Ikastaroa hasita dagoen arren, oraindik ere egon daiteke izena emateko aukera. Horretarako Larrotxene Kultur Etxera joan, e-posta bidali Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko. helbidera edota deitu 943 29 19 54 telefonora.

Kanta herrikoien inguruko ikastaroa.

Programa

Kantu Jira ekimenaren barruan kokatzen den jarduera da tailer hau. Ekimena 2003. urtean sortu zen, Euskaldunon Egunkaria itxi izanarengatik protesta egiteko modu gisa. Orduan, Donostiako auzo ezberdinetako abesteko zaletasuna zuen jendea batu eta lehenengo kantaldi herrikoi bat antolatu zuen.

Geroztik, Kantu Jira erabat errotu da Donostian, auzoetan tailerrak egiten dira eta, kasu honetan Intxaurrondon, kantuak ikasi eta abesteko ikastaroa dago antolatua. Helburuak:

● Euskal abesti herrikoiak ezagutu.
● Musika-kultura herrikoiari jarraipena eman.
● Kantu Jira ekimenerako abestiak entseatu.
● Abesteko zaletasuna elikatu.
● Tarte atsegin bat pasa, lagun-giroan.

Zuretzat interesgarriak izan daitezkeen beste ikastaro batzuk...

Albisteak

Albiste guztiak ikusi