Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
XXXIII. Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 2tik 19ra
Poltsiko Antzerkia Jaialdia antolatu dute kultur etxeek 2024ko maiatzaren 2tik 19ra. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espaziotan. Umorea, kabareta, magia, mentalismoa, bakarrizketak, musika... izango dira jaialdiaren osagai nagusiak.
-
Maiatzaren 9an abiatuko da Altzako XI. Naturaldia
Maiatzaren 9an hasiko da Altzako XI. Naturaldia, eta aurrekari gisa Txoriak begibistan erakusketa izango da ikusgai maiatzaren 2tik aurrera Tomasene Kultur Etxean.
-
Haur zein helduentzako jarduerak Liburuaren Nazioarteko Egunean
Liburuaren Nazioarteko Egunean, apirilaren 23an, Donostia Kulturak, Gipuzkoako Liburudenden Elkartearekin batera, azoka antolatuko du Gipuzkoa plazan, 9:15etik 20:00etara. Haur zein helduentzako ekitaldi ugari izango dira baita Aiete, Okendo eta Tomasene Kultur Etxeetan eta Victoria Eugenia Cluben ere.
-
2024ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean. 2023-2024 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.
-
Donostia Kulturaren 2023ko memoria osoa eskuragarri dago
Otsailaren hasieran balantzea aurkeztu zen eta orain Donostia Kulturaren 2023ko memoria osoa eskuragarri dago.