Hizkuntzak
Albisteak eta oharrak
-
Poltsiko Antzerki Sorkuntzaren XV. proiektu deialdia zabalik
Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko XV. proiektu deialdia jarri da martxan. Proiektuak aurkezteko epea 2024ko maiatzaren 20an abiatu eta irailaren 15ean amaituko da. Bi proiektu aukeratuko dira: irabazleak 2.500 euro jasoko ditu; finalistak, berriz, 2.000 euro. Saritutako lanak hurrengo Poltsiko Antzerki Jaialdiaren barruan estreinatzeko eta antzezteko konpromisoa hartuko dute irabazleek eta finalistek (4 emanaldi bakoitzak).
-
Xabi San Sebastianekin hasiko da Lagunekin Kantari
2001ean euskal kanten ikastaro bat abiatu zuten IZBEk (Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea) eta Donostia Kulturak. 2002an ikastaro bukaera gisa, Lagunekin Kantari programa sortu zen. 2024ko Lagunekin Kantari maiatzaren 13an zabalduko du Xabi San Sebastianek.
-
Lau filmen proiekzioa Zinema eta Biktimologia I. zikloan
Maiatzaren 2an, Zinema eta Biktimologia I. zikloari hasiera emango zaio Intxaurrondo Kultur Etxean, Biktimologiaren Euskal Elkartearen eta Donostia Kulturaren eskutik. Maiatzean zehar, lau film proiektatuko dira hizlariek eta publikoak egungo gaiei buruz hausnartzeko: emakumeen aurkako indarkeria, justizia errestauratiboa, sexu-indarkeria eta biktimizazio judiziala.
-
XXXIII. Poltsiko Antzerki Jaialdia maiatzaren 2tik 19ra
Poltsiko Antzerkia Jaialdia antolatu dute kultur etxeek 2024ko maiatzaren 2tik 19ra. Emanaldiak ostegunetik igandera izango dira auzoetako hainbat taberna eta ezohiko espaziotan. Umorea, kabareta, magia, mentalismoa, bakarrizketak, musika... izango dira jaialdiaren osagai nagusiak.
-
2024ko Aste Santuko ordutegia Donostia Kulturaren guneetan
Hona hemen Donostia Kulturako guneen ordutegia martxoaren 25etik apirilaren 7ra bitartean. 2023-2024 ikasturtean zehar ohikoa den ordutegiarekin alderatuta hainbat aldaketa dago.