Web mapa
Hizkuntzak

Liburutegiak

Gaur Luis Martín-Santos. Askatasun garaia erakusketa aurkeztu da Espainiako Liburutegi Nazionalean, irailean San Telmo Museoan bisitatu ahal izango dena.

Antolatzaileak eta senitartekoak aurkezpenean

2024an Luis Martín-Santos Riberaren (1924-1964) jaiotzaren mendeurrena betetzen da eta, hori dela eta, Espainiako Liburutegi Nazionalak, Acción Cultural Españolak (AC/E) eta San Telmo Museoak omenaldia egin nahi izan diote historiara Tiempo de silencio lanarekin lortutako dimentsio literarioagatik igaro den idazle eta psikiatra honi.
Luis Martín-Santos. Askatasun garaia / Tiempo de libertad erakusketak, Julià Guillamonek komisariatua, bere ibilbidearen, erreferenteen, bere literatur lanaren balio unibertsalaren eta nazioarteko oihartzunaren berri ematen du.

1962ko martxoan Tiempo de silencio eleberria argitaratu ondoren, Martín-Santos Europan autore eta intelektual gisa ezagun egin zen, eta erakusketa honek garai hori du abiapuntu eta 1964ko urtarrilaren 20an auto-istripu batean goiz hil zen arte doa.
Baina erakusketa familiaren oroitzapenen album bat ere bada, eta haurraren, gaztearen eta Luis Martín-Santos izan zen gizonaren intimitatearekiko hurbiltasunezko begirada bat. Argazkiak eta objektu pertsonalak, argitaratu gabeko testuak, makinaz idatzitako poemak, atzerrian bizi den gaztearen postalak, etab.
Erakusketaren bigarren erdia bere literatur lanei eskainia dago. Ibilbidean zehar Tiempo de silencio eta Tiempo de destrucción eleberriak azaltzen dira bisualki, Tiempo de libertad eleberrira (trilogia itxi behar zuena) iritsi arte, aparteko egile honen obran zeharreko ibilbidea egiten duen erakusketari izenburua ematen diona.