Web mapa
Hizkuntzak

San Telmo Museoak arte-sormenera hurbiltzeko tailerrak eskainiko ditu apirileko eta maiatzeko larunbatetan J.R. Amondarain eta Manu Muniategiandikoetxea artisten eskutik, hurrenez hurren. Familiei zuzendutako tailer hauek, modu ludiko eta esperimentalean, norberaren sormena ezagutu eta garatzea izango dute helburu, beti ere museoaren bildumatik abiatuta.

Manu Muniategiandikoetxea
  • Puntu itsua / Punto ciego. J. R. Amondarain. Apirilak 20 eta 27 (17:00). Peio Aguirrek komisariatu duen 100 urte. Modernoa eta/edo garaikidea euskal artearen areto berrituan esku-hartzea proposatzen du J.R. Amondarainek. 8 urtetik aurrera, elebidun.
  • Hilarriak. Manu Muniategiandikoetxea. Maiatzak 11 eta 25 (17:00). Museoko klaustroan dagoen hilarrien bilduma lan-materialtzat hartuta, sorkuntza prozesuan jarriko dugu fokua. 5 urtetik aurrera. Euskaraz.

Sarrerak museoaren webgunean eta leihatilan daude salgai. Tailer bakoitzaren prezioa 5 eurokoa da familiako (4,5 € bazkideentzat) eta gehienez 5 pertsona etor daitezke familiako.