
Espainia, 2011
Kondaira zahar batek dio otsoek gizakiengandik, hau da, etsaiengandik, babestuko dituen neskatxa bat bilatu ohi dutela. Claudiak hamar urte ditu, eta gurasoekin asteburu-pasa doa mendira, autoan. Iluntzen hasi du, eta gauean barneratu dira gure protagonistak. Pau Teixidorren opera prima: beldurra, otsoak, gau itxia, heriotza eta aldaketa, abandonatutako gasolina-zerbitzugunea eta bizitza berri baten hasiera. Kondairak, batzuetan errealitate bihur daitezke (edo zinema, azken finean, gauza bera baita).