The Prodigies (2010) (3D)

Victoria Eugenia Antzokia
Ikusi Google Maps-en
Larunbata, 2011(e)ko urriak 29
/ 17:00
6 EUR
Jatorrizko hizkuntzan
96 minutu

THE PRODIGIES (2010). Antoine Charreyron. Frantzia-Belgika-Luxenburgo. 96 min

Animazioko film frantziarra. 28 milioi dolarreko aurrekontua. Erabilitako teknikak: motion capture eta kamera estereoskopikoa. Half Life 2 bideo-jokoaren irudien arduradun Victor Antonov proiektu honetan sartu zen, baita Marvel enpresako Humberto Ramos eta Francisco Herrera jeinuak ere. Azken horiek pertsonaiak diseinatzeaz arduratu ziren. Lanak bideo-jokoaren grafismoa du, bete-betean. Hori bai, figurak aizkorakadaz zizelkatuta daude. Jatorrizko filmean Matthieu Kassovitz eta Féodor Atkinen ahotsak entzun daitezke. Lana, oso estilizatua, Lenteric-en Les enfants rois obran oinarritzen da eta honako istorio hau kontatzen digu: New York hiria bataila-eremu bilakatu da. Bertan, gizon gaizto menderaezin batek hiltzeraino borroka egingo du gaztez osatutako talde batekin. Gazte guztiek talentu aparta eta izaera anbibalentea eta zalantzagarria dute, arimaren mugaldeilunabeltzean bizi diren super-heroiei dagokiena, zehazki. Bost magnifikoek biziki gorroto dute Gizateria, baina harentzako mundu hobeago bat sortzera behartuta daude.

 

+Informazio gehiago

  • San Sebastián, ciudad de la cultura - donostiakultura.com
  • Donsotiako Udala / Ayuntamiento de San Sebastián
  • Donostia - San Sebastián 2016