Antzerkia
Saurus
Divertia. Smile Company
Divertia. Smile Company
Animaziozko ikuskizuna, ikuskizuna baino zerbait gehiago bada ere…
Oso giro deigarri eta originalarekin, holandar hauek bizitasun handiko eta sinbolismoz betetako ingurunea sortuz lortzen dute ikuslea erakartzea.
Lau metrotik gora neurtzen duten dinosauro erraldoiak hiriko kaleetan zehar ibiliko dira.
Eta sorpresa bat dute guretzat, Hegodun Itzala, leku ilunetik iritsia.
Vampyria
Teatro Corsario
Gau batean, duela ia mende bat, gudu zelai batean Sergei soldadua Sdenka emakume ederra heriotzatik salbatzen ahaleginduko da soinean zeharkatuta duen taketatik tira eginez. Sdenka hil egingo da, baina berpiztu eta soldaduaz maiteminduko da. Harrez geroztik atzean izango du beti, haren odolaz baino ezin baita elikatu.
Vampyria ikuskizun harrigarria da, gizakiok bezala jokatzen duten txotxongiloek antzeztua. Bortitza eta samurra, berotu egingo gaituen musika, umore zorrotza eta ageriko erotismoa lagun dituela. Emakume banpiroa da ardatz nagusia, munstro mitikoa, Ulises seduzitu zuten hegodun sirenak bezala. Bere maitaleak irensten dituen Mantis emakumea. Baudelaireri hainbesteko zirrara egin zion "emakume naturala"; maiteminduta dagoen hildako emakume izugarria, pintore sinbolisten erara bere desioaren animali irudi bilakatua.
Zoo, la légende du Roi Singe
Naphtaline
Zezen erregeak, zeruko aginpidearen buruak, preso hartu du Sun Wukung, Tximino erregea, eta haren etsai handia. Kaiola batean giltzapetuta eraman du, izaki izugarri handi baten gainean eta askatzeko eskatuz garrasika ari diren tximinoen tribuak inguratuta. Akrobatak, piromanoak, eskalatzaileak, musika eta su artifizialak dira Donostiako Alde Zaharreko kaleetan zehar ibiliko den segizio honen partaide eta osagaiak.
Eskarmentu handiko Naphtaline antzerki talde frantsesa, 1988an sortua, bere ikuskizun berriarekin datorkigu berriro Astera, aldi honetan Ekialde Urruneko mitologia oinarri hartuta. Txinako fantasiazko unibertsoan egin duten sarraldi berezia aurkeztuko digute eta, zehazki, Tximino erregearen elezaharra, ezarritako ordenaren kontrako iraultzaren eta erreboltaren sinboloarena.