Semana de cine fantástico y de Terror. Donostia - San Sebastián
Argitalpenak
Portada

Espainiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinema 1984-2004


1999an Espainiako fantasiazko eta beldurrezko zinemak hasi zenetik 1983ra arte izandako bilakaera jaso zuen liburuaren jarraipena da. Izan ere, bigarren atal honekin osatuko da aurten argitalpen hori, azkeneko bi hamarkada hauetan generoaren barruan Espainian gertatutakoa aztertuz. Aurrekoan bezala, Carlos Aguilarrek koordinatu du lana eta hogei egilek baino gehiagok parte hartu dute bertan.
Pedro Usabiaga

Familiaren altxorrak
Pedro Usabiaga




Pedro Usabiaga argazkilari donostiarrak zuri-beltzeko 30 erretratu aurkeztuko dizkigu fantasiazko eta beldurrezko generoan diharduten beste hainbat pertsonaiarenak (antzezle eta zuzendarienak). Etxe bakoitzeko onenak ikusi ahal izango ditugu, hasi Barbarella (John Phillip Law) filmaren aingerutik eta John Carpenterren antzezle fetitxea (Kurt Russell), Guillermo del Toro edo Gaspar Noé zuzendariak eta Monica Bellucci edo Zhang Ziyi antzezleak tartean direla.

2001 Maníacos


16 urte baino gehiago lana ematen eta beste hainbeste Beldurrezko Astearekin intzestu harremanak izaten, eskaintzen dituen ziklo zoratuenei eskainitako zenbaki bereziak ugalarazten. Aurten, Valentziako 2000 Maníacos fanzineak izena eta guzti aldatu du, dibertsioa, informazioa, elkarrizketak esklusiban, eta ohizkanpoko erreportajeak eskaintzen jarraitzeko, betiere herri kulturari, entretenimenduzko zinemari eta sexu lizunenari lotuta.

Flash-Back


Berriro ere, Flash–Back aldizkari valentziarrak, Donostiako II. Jardunaldietarako eskainita, ale berezi bat aurkezten du.
DONOSTIAKULTURA - Konstituzio Plaza 1 - 20003 Donostia - San Sebastián (SPAIN).
Tel (34) 943 481157/97 - Fax: (34) 943 430621- E-mail: cinema_cinema@donostia.org