Semana de cine fantástico y de Terror. Donostia - San Sebastián
DONOSTIAKO FANTASIAZKO ETA BELDURREZKO ZINEMAREN XVII. ASTEA

URRIAK 28 – AZAROAK 4
2006

Antolatzailea:
DONOSTIA KULTURA

Babesleak:
EUSKO JAURLARITZA
KUTXA
ICAA
DAMA
CALLE 13

Eta laguntzaileak:
Donostiako Udalaren Gazteria, Hezkuntza, Lankidetza eta Tolerantzia Zuzendaritza
Gaztemaniak! Gipuzkoako Aldundiaren Kultura, Euskara, Gazteria eta Kirol Departamentua
Donostiako Turismo Ekintzetxea
Gipuzkoako Aldundiaren Kultura eta Euskara Departamentua
Donostiako Euskara Udal Patronatua
Flash-Back

 

2006ko aurrerapena

Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren Astea erakusketa zinematografiko bat da, generoko zinemari eskaintzen zaiona (ikuspegi heterodoxotik begiratuta). Beraz, eskaintzen duen programazioa fantasiazko eta beldurrezko generoarekin zerikusia duten pelikulek eta jarduerek osatzen dute beti.

Astea 2006ko urriaren 28tik azaroaren 4ra bitartean izango da, bi egun horiek barne.

Astea funtsean publikoan pentsatuz sortu zen. Donostia Kultura da antolatzailea, eta irizpide horri berari jarraituz programatzen jarraituko du, nahiz eta ahal duen guztia egingo duen hedabideen eta zinemaren munduko sektore desberdinen eskariei eta premiei erantzuteko.

Asteak, gero eta gehiago, berezkoa duen diziplinarteko izaera lantzen jarraituko du, eta beraz zinemarekin zuzenean zerikusia ez duten jarduerak indartuko ditu: kaleko antzerkia, literatura, musika, komikia eta abar.

Asteak Espainiako Estatuko Fanzine Topaketa programatzen eta sendotzen jarraituko du, aurten hamargarren edizioa izanik.

Asteak atzerabegirako bat eskainiko dio David Cronenberg zuzendari kanadarrari, irudi gailenetako bat izanik azkeneko hamarkadetako fantasiazko eta beldurrezko generoan.

Asteak haurrengan arreta berezia jartzen jarraituko du KUTXAren eskutik, Kursaal Auditorioko proiekzioekin.

Asteak Jack Mircalari eskainiko dio antolatu ohi dituen erakusketetako bat. Duela urte batzuk ere egin izan zen haren lanaren erakusketa bat eta joan den edizio honetan Antzoki Zaharreko fatxadan ikusi ahal izan dugun dekoratuaren egilea izan da, baita kartel ofizialaren dekoratuarena eta sarien diseinuarena ere.


DAVID CRONENBERG

Asteak David Cronenberg zuzendari kanadarrari eskainiko dio datorren urteko atzerabegirakoa, inolako zalantzarik gabe azken hiru hamarkada hauetako fantasiazko generoan izan den irudi gailenetakoari alegia. 1943an jaio zen Toronton, hirurogeiko hamarkadan zinema munduarekiko interesa erakusten hasi zen, eta hamarkadaren bukaeran bere lehenengo bi filmak zuzendu zituen, Stereo (1969) eta Crimes of the Future (1970), underground lanak. 1975ean bere lehenengo pelikula komertziala aurkeztu zuen, Shivers , eta ondoren Rabid (1977) eta The Brood (1979) zuzendu zituen, beldurrezko generoaren barruan eredu bihurtuko zutenak. The Dead Zone (1983), Stephen Kingen arabera, The Fly (1986), Kurt Neumannen klasikoaren remake -a, Dead Ringers (1988) eta duela gutxi zuzendu duen A History of Violence (2005), beste askoren artean, oraingo zinemaren barruan zuzendari gailenenen artean kokatu duten filmak dira, baita munduko fantasiazko irudi handienetakoen artean ere. Atzerabegirakoarekin batera liburu bat argitaratuko da. Bere film luze guztiak proiektatuko dira:

Stereo (1969)
Crimes of the Future (1970)
Shivers (1975)
Rabid (1977)
The Brood (1979)
Fast Company (1979)
Scanners (1981)
Videodrome (1983)
The Dead Zone (1983)
The Fly (1986)
Dead Ringers (1988)
Naked Lunch
(1991)
M. Butterfly (1993)
Crash (1996)
eXistenZ (1999)
Spider (2002)
A History of Violence (2005)

MIRCALA ETXEA

2001eko Beldurrezko Astean bere ilustrazio lanak erakutsi ondoren, Jack Mircala berriro izango dugu gure artean zinemaldiaren XVII. edizioan. Aurreko aldian tintaz egindako bere marrazki barroko eta arreta handikoekin gozatu ahal izan genuen eta, oraingo honetan, bere lanaren fazeta ezagunena erakustera etorriko zaigu: kartoi mehez egiten dituen maketa bolumetrikoak, bere ipuinak eta besterenak ilustratzeko erabiltzen dituenak. Horren erakusgarri dugu aurtengo Astearen kartelerako tamaina naturalean egin zuen eszenatokia, Alaskak banpiro erakargarri eta haragikoi baten antzera posatu zuenekoa.

MIRCALA ETXEA behin-behineko tituluarekin, egile nabarmen eta bikain honek bere sorkuntza-lanaren pilula gazi-gozo berriak eskainiko dizkigu, bere etxeko gela txiki batean landuak, bitan banatzen den bere nortasun horrekin “etxe gotiko ederra eta dekadentea” deitu ohi dion horretan, alegia.

 

DONOSTIAKULTURA - Konstituzio Plaza 1 - 20003 Donostia - San Sebastián (SPAIN).
Tel (34) 943 481157/97 - Fax: (34) 943 430621- E-mail: cinema_cinema@donostia.org