Literaktum-en helburua pentsamendu kritikoa, erreflexioa eta ezagutza bultzatzea da. Bere oinarriak hitza eta pentsamendua dira, Letra eta Lengoaien arlotan eta formatu berrietan arreta berezia jarrita.
Hizketaldiak, solasaldiak, tailerrak, proiekzioak, irakurketak, musikak, ikuspegi anitzeko jaialdia osatzen dute, diziplina, begirada eta publiko ezberdinekoa, eta mestizajea ezaugarri komuna duena.
Horregatik, Literaktum-ek bere lehentasunen artean ditu erakunde publiko eta pribatuekin elkarlanean aritzea eta ideien hartu-emanarako sare zabal bat eraikitzea, argi duelako ikuspegiak batuz bakarrik ulertu daitekeela aldaketan murgildutako mundu anitz bat.
Literaktum-ek 1995ean Okendo Kultur Etxean eta Liburutegi Nagusian ospatzen hasi ziren Literatura Sormen Jardunaldietan du bere jatorria. 2005ean Ernest Lluch eta Loiola Kultur Etxeak batu ziren, azken honen Poesia Urumea bazterrean programarekin batera.
Harrez geroztik, Casares-Tomasene eta Lugaritz batu dira ere, 2012ra iritsi arte, beste aurrerapausu bat markatzen duen urtea, espazio eta elkarlan berriekin, eta programazio zabalago batekin.
Urte hauen heinean jatorri eta diziplina askotako sortzaileak pasa dira Literaktum-etik, ez bakarrik hizkuntza ezberdineko narratzaile eta poetak, baita musikariak, kazetariak, zinemagileak, pentsalariak edota artista esperimenatalak ere, askotan Goethe Institutua, Frantses Institutua edota British Council-aren elkarlanari esker, beste erakunde publiko eta pribatuen artean.
Zuzendaritza
Donostia Kulturako Kultur Ekintza atalaren zuzendaria.
Programazioa Batzordea
Batzorde hau gaur egun kultur etxe partehartzaileen zuzendariek (Casares-Tomasene, Ernest Lluch, Loiola, Lugaritz eta Okendo) eta Kultur Ekintzako teknikariek, Liburutegi Zerbitzuko teknikariek eta Euskal Idazleen Elkarteko (EIE) teknikariek.