Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
2013ko martxoa
Lupa Dokumentalen Mostra dokumentalen emanaldiak, mahai-inguruak eta esperientziak partekatzeko foroak batzen dituen lehiaketa da, eta apirilaren hasieran egiten da Donostian eta Errenterian. Emanaldiak doakoak dira, eta salaketaren ildotik doazen dokumental ausartak, proiektu txiki pertsonalagoak eta aurrekontu handiagoa dutenak uztartzen ditu.

2013ko azaroa
Mundu osoko filmez osatutako erakustaldia da, baina ez dute elkarren artean lehiatzen. Proiekzioak doakoak dira eta ohiko bideetatik ikustea ia ezinezkotzat liratekeen produkzioak ikusteko aukera dute ikusleek. Gehienek izaera didaktikoa dute eta irudi ikusgarriak erakusten dituzte.

2013ko abendua
Film laburren munduaren inguruko jaialdia da, eta zinemari eta bideoari buruzko sail bereziak ditu. Urteko produkzio interesgarrienak eskaintzen ditu. Helburu nagusien artean, gazte errealizadoreei euren lanak erakusteko aukera ematea eta errealizadoreen eta publikoaren artean ideiak trukatzeko gune bat sortzea da.

2013ko azaroa
Jaialdi honen helburua, ikus-entzunezko produkzioak hedatzearen bidez publikoaren artean arkeologia ezagutaraztea da. Produkzio horiek arkeologoen lanen emaitza dira, eta horiek sustatzea eta hedatzea bermatzen da. Aurkikuntza garrantzitsuenetako batzuk herritarrei hurbiltzeko apustuari esker, jaialdi arkeologikoen munduko erreferente gisa finkatu da.

2013ko azaroa
1999. urteaz geroztik, zinema eta bideo formatuko film laburren jaialdia astebetez egiten da Pasaian. Bertan, gehienez 30 minutuko eta elkarrizketak edo/eta azpitituluak euskaraz edo gaztelaniaz dituzten lanak aurkez daitezke.