Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartelaDonostia Kultura -gaur egun Enpresa Erakunde Publikoa- hiriaren garapen eta proiekziorako kultur eragile nagusia da. Hainbat udal-ekipamendu eta -zerbitzu kudeatzeaz gain, kultura-diziplina guztietan programazioa eta jaialdiak antolatzen ditu eta, bereziki, hirian kultura-plataforma berriak sustatzen ditu ekimen publikoak eta pribatuak bateratuz.
Donostia Kulturaren zeregin nagusia kultura-jarduerak eta jaialdiak antolatzea, kalitatezko programazioa lortzea eta kultura-zerbitzu zabala eskaintzea denez, erakundean diharduten lantaldeen arteko sinergiak batu eta sustatzen ditu. Guztira 220 lagun inguru dabiltza lanean arlo desberdinetan, hala nola, Antzerkia eta Dantza, Kultur Etxeak, Artea eta Erakusketak, Ikus-entzunezkoa, Festak, Musika, Liburutegi Zerbitzua eta Literatura... Gainera, Kudeaketaz eta Giza Baliabideez gain, erakundearen Komunikazio eta Irudiaz arduratzen diren zeharkako bi unitate daude.
Nerea Txapartegi. Kultura eta euskara delegatua
Administrazio Kontseiluko ordezkariak:Juan Carlos Izagirre, Nerea Txapartegi, Carlos Kortabarria, Patxi Olabarria (Bildu); Marisol Garmendia, Ernesto Gasco (PSE-EE); José Luis Arrúe, Iñigo Arcauz (PP); Miren Azkarate, Eneko Goia(EAJ).
Herritar orori kultura eskuratzeko aukera eskaini eta kultura hirian barrena hedatzeko xedez, Donostia Kulturak 18 zentro kudeatzen ditu, San Telmo Museoa eta Victoria Eugenia Antzokia bezalako eraikin ezagunetatik hasi eta herritarrengandik gertu dauden eta askotan beren auzoetatik haratago doazen zentro eta liburutegien sareraino.