Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Literaktum 12: aurkeztu da maiatzaren 21etik 31ra bitartean egingo den jaialdia

Patxi Santamaria, Ander Iturriotz, Nerea Txapartegi, Arantxa Urkia, Patxi Santamaria eta Jon Aizpurua

Asteartea, 2012(e)ko Maiatza(r)en 15-(e)an

Gaur, maiatzak 15, aurkeztu da maiatzaren 21tik 31era egingo den Literaktum jaialdia. Euskal Idazleen Elkartearekin hitzarmena sinatu du aurten Donostia Kulturak.

Letren eta lenguaien jaialdian hainbat ekitaldi egongo dira: literatur solasaldi eta aurkezpenak, antzerkia, musika, etab... Kanpoko idazleak izango ditugu gurean: Eduardo Galeano, Carlos Yushimito, Menna Elfyn eta Xuan Bello. Baina baita bertakoak ere: Ramon Saizarbitoria, Kirmen Uribe, Mikel Hernandez Abaitua, Pako Aristi, Hedoi Etxarte, Txani Rodriguez eta Iban Zaldua.

Beste eremu batzuetako ordezkariak ere gonbidatu ditugu: Martirio abeslaria, Jabier Muguruza musikaria, Patxi Santamaria aktorea, Nekane Igarza pianojolea, PLV Havoc kantautorea eta The Bright musika taldea.

Goian aipatu ezala, Euskal Idazleen Elkartearen eta Donostia Kulturaren artean (Kultur Ekintza, Liburutegi Zerbitzua eta San Telmo Museoa) egindako elkarlana azpimarratu da. Euskal Idazleen Elkartearekin hainbat ekitaldi eta kolaborazio estuagoa gauzatuko da aurrerantzean bi erakundeen artean. Euskal literatura eta idazleen lana indartuko duen akordioa,alegia.

Era berean, laguntzaileen artean aipatu behar dira KM Kulturunea, Deustuko Unibertsitatearen Donostiako Campusa eta Musika Parkean.

Informazio guztia eskuragai dago Literaktum jaialdiaren webgunean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?