Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Parte hartu Pantaila global erakusketan eta Zinemaldirako sarrerak lortu!

Pantaila Globala erakusketa

Osteguna, 2012(e)ko Uztaila(r)en 12-(e)an

Irailaren 30era arte, "Pantaila Globala" erakusketa San Telmo Museoan ikusgai dago, eta proiektu honetan orain parte hartzera gonbidatzen zaituztegu proposatutako gaien inguruan zuen bideoak igoaz.

Anaia handiaren beldur zara, ala, aitzitik, behatzea eta zelatan egotea atsegin duzu? Ez al dago oraina iraganera begiratu gabe? Abiadura, gehiegikeria eta mugarik gabe bizitzea atsegin duzu eta hori guztia adierazi nahi? Nolako atsegin mota lortzen duzu pantaila zaharrekin eta berriekin? Kirolaren zer ikuspegi ari gara sortzen pantaila anizkoitzen bidez? Publizitatearen, marken, modaren eta joeren fana al zara, ala horrek guztiak sumindu eta asaldatu egiten zaitu?...

Erantzun planteatutako galderetako baten bati, sortu bideo bat eta parteka ezazu zeure ikusmoldea "Pantaila Globaleko" plataforma birtualean – http://pantallaglobal.cccb.org–. Gainera, parte hartzen duten bideoekin lortu ahal izango diren sariak Donostiako Nazioarteko Zinemaldirako sarrerak izango dira (Zinemaldiaren 60. edizioa izango da aurten, 2012ko irailaren 21etik 29ra bitarte). Informazio gehiago.

Bideoak gehienez ere bina minutukoak izango dira eta Pantaila Globaleko erakusketa birtualean txertatuko dira; gainera, San Telmo Museoko erakusketa presentzialean ere ikusgai egongo dira.

@pantallaglobal

#pantallaglobal

facebook.com/pantallaglobal

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?