Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Asteartea, 2012(e)ko maiatza(r)en 08-(e)an
Olatu Talkaren egitaraua prest dago jada. Ostiral honetan, maiatzak 11, hautsiko da herritarren energia-olatua eta Donostia hiriak blai egingo du; baita Gipuzkoako lurraldearen zati handi bat eta Bizkaiko, Arabako, Nafarroako eta Iparraldeko hainbat herrik ere. Hiru egunetan zehar askotariko jarduerak ekarriko ditu olatuak: hirigunean iraupen laburreko interbentzioak, ohiko tokietan zein ezohikoetan 80 kontzertuko zirkuitua, tai ji kalean, hiriko dantzak, etab. Informazio guztia: Olatu Talkaren webgunean.