Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Asteartea, 2012(e)ko maiatza(r)en 08-(e)an
Poltsiko Antzerki Jaialdiak bere hogeitabatgarren edizioa ospatuko du aurten, formatu txikiko proposamen zabala aurkeztuz hiriko auzo eta gune ezberdinetan. Horrela, maiatzaren 17tik ekainaren 3ra, artista ezberdinek hamar ikuskizun aurkeztuko dituzte hogeitahiru ekitaldietan.
Jaialdiaren helburu nagusiak, euskarazko sorkuntzak bultzatu eta ohiko jarraitzaileei zein honelako antzezpen-eremuetara joateko ohiturarik ez duen publikoari barietate-antzerkia hurbiltzea da.
Esan bezala, Poltsiko Antzerkia auzo ezberdinetara (Altza, Amara, Antigua, Ategorrieta-Ulia, Egia, Gros, Intxaurrondo, Igeldo, Añorga, Martutene eta Loiola) hurbilduko da, baina hiri erdian ere izango dira saioak. Magiaz gain, musika, umorea eta antzerkia izango dira jaialdi honen osagai nagusiak; bertan gaurkotasuna eszenatokira igoko da, kritika eta hausturarekin apainduta. Finean, bizileku dugun munduari buruzko ikuspegi ezberdina emango digute tabernetako oholtzetan jardungo duten aktoreak.
Jaialdiaren informazio guztia donostiakultura.com-en duzue.