San Sebastián, ciudad de la cultura

2012 Surfilm Festibalaren irudi ofiziala

Surfilm Festibal 10

Osteguna, 2012(e)ko Maiatza(r)en 03-(e)an

Aldaketa aroa, suntsipen eta aldarrikapenarenak! Sorkuntzarako eta izatasunaz jabetzeko aroa. Argazki esanguratsu erradikal eta iraultzaile honekin luzatzen dizuegu lurtar itsasozale guztieri Surfilm Festibal 10erako gure gonbitea! Zatozte txo ta potxuak!! Itzela montau behar diagu!

Nick Waplington artista eta argazkilaria, harrera haundia izan duten hainbat libururen egilea da. Bere lana Veneziako Bienalean aurkeztu du, bai eta, The Philadelphia Museum Art Gallery-n, MoMan-, Guggenheimen eta Victoria and Albert Museumen, bestek beste.

1986ko abuztuko azken egunean, berandu jaiki eta albistegia jarri zuen Nick Waplingtonek. Aeromexicoko DC9 batek Big Bear-era asteburu-pasa zihoan hegazkin txiki bat jo berria zuen. Bi hegazkinak Huntington Beachetik gertu dagoen Cerritas bizitegi-auzoaren gainean erori eta bidaiari guztiak hil egin ziren, baita Langileen Eguneko goiz hartan etxean zeuden zoritxarreko zenbait pertsona ere.

Waplington Huntington Beachera abiatu zen kotxez, OP Surf Pro Championships lehiaketa ikusteko asmoz. Iritsi zenerako, errebolta hasia zegoen. 24 argazkiko filma besterik ez zuenez, 25 argazki xumetan irudikatu zuen Waplingtonek inguruan zeukan kaosa.

Surf Rioteko argazkiek 1980ko hamarkadako surf kulturarekin loturiko argazki-iruditeriarekin apurtzen dute. Ez dago Adonis figurarik edota neskatxa ikusgarririk; beren ordez, eta kolore distiratsutan, eguzkitan blai dauden gazteak ikusten ditugu, ingurunea suntsitzen. Beste zenbait gazte errebolta ez bezala, surf riotek ez du protesta izaerarik, josteta bezala sorturiko matxinoa baino ez da. Koka-kola latak eta irrati-iragarkiak ikus daitezke lurrean: bizitza laketgarri eta dirudun baten ikur komertzialak, kaoserako erabiliak.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?