San Sebastián, ciudad de la cultura

Goizeko zine saioak ikasleentzat Giza Eskubideen X. Zinemaldian

Malutatxo

Asteazkena, 2012(e)ko Apirila(r)en 18-(e)an

Donostiako Giza Eskubideen X. Zinemaldia dela eta, Donostiako Udalak, Bakearen eta Giza Eskubideen Etxearen bitartez, eta Donostia Kulturak film sorta bat antolatu dute, Donostiako ikastetxeetako haur eta gazteentzat goizeko saioetan proiektatuko direnak.

Goizeko saioko film hauek apirilaren 17tik 27ra proiektatuko dira, eta giza eskubideen inguruan haur eta gazteak sentsibilizatzeko eta haien artean gai honi buruzko hausnarketa eta kontzientziazioa bultzatzeko dira. Horretarako antolatu diren saioetan film hauek proiektatuko dira, besteak beste: Aita, zonbia naiz (2011) animazio filma euskaraz, Ricardo Ramón eta Joan Espinach zuzendarienak, Malutatxo (2011), Andrés G. Schaerrena, eta Ez ezazu beldurrik izan / No tengas miedo (2011), Montxo Armendáriz nafarrarena.

Donostiako ikastetxeetako 6 eta 18 urte bitarteko 3.000 bat ikaslek parte hartuko dute.

Aita, zonbia naiz filma finalistetako bat izan zen 2012ko Goya sarietan, Animazio Film Onenari ematen zaion sarian, zehazki. Abenturazko pelikula bat da, zonbien fantasiazko munduaren eta bizidunen munduaren artean dabilena, eta pertsona orok desberdinak izateko dugun eskubideari buruz hausnartzera gonbidatzen gaitu. 9 eta 12 urteko ikasleei zuzendua.

Desberdinak izateko eskubideaz gain beste gai batzuk ditugu, horien artean haurrek jasandako sexu abusuak gainditzeko eta nerabezaroan pertsona garatzeko eskubideak, eta film hauek helduko diete gai horiei: Andrés G. Schaer argentinarraren Malutatxo (2011) eta Montxo Armendáriz nafarraren Ez ezazu beldurrik izan / No tengas miedo (2011). Azkena aipatutako film honen proiekzioaren ondoren, solasaldi bat izango da Gipuzkoako Abusu Sexualak Jasandakoen Erakundeko kide den Maite Azanza terapeutarekin.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?