Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Raphael Victoria Eugenian izango da udazkenean

raphael

Ostirala, 2012(e)ko Apirila(r)en 20-(e)an

Raphael-ek kontzertua eskainiko du urriaren 23an Victoria Eugenia Antzokian. Sarrerak salgai daude iada, 50 €, 41 € eta 32 €an Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan, eta Kutxaren ohiko bideetan (Telekutxa, Internet Kioskoak eta www.kutxasarrerak.net).

Raphael-ek hamaika abesti grabatu ditu diskoz betetako ibilbide artistikoan zehar. Bere ahots liluragarria eta interpretatzeko duen estilo pertsonala izan dira, urtez urte, musikaren ikur izateko tresnak. Izatez, musika munduan leku pribilegiatua lortu du arrakastei esker. Gaztelerazko musika modernoaren aitzindari, Raphael, kanta ahaztezinak ditu bere errepertorioan, eta oraingo honetan marka pertsonalarekin aurkeztu nahi izan ditu, pianoaz bakarrik lagundurik. Izan ere, horrela sentitzen da bera erosoen agertokian, eta hala defendatzen ditu hobekien bere kantak.

Lo mejor de mi vida biran, bere kanta ezagunenez gain, opari gisa, bere azken laneko kanta ezezagun batzuk ere abestuko ditu, bere arrakasta handienak konposatu dituen musikariak idatziak, Manuel Alejandro. Ez galdu bi jeinu handi hauen elkartzea.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?