Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Osteguna, 2012(e)ko apirila(r)en 12-(e)an
80ko hamarkadari buruzko "80 Zuzenean" zikloak aurrera egiten du apirilan ere. Oraingo honetan musikarekin lotutako bi jarduera izango dira Amarako Ernest Lluch Kultur Etxeko Areto Nagusian:
- Apirilak 19, 19:30etan: "Rock vasco" solasaldia
- Apirilak 21, 20:00etan: No eta Speed taldeen kontzertua
Solasaldiak garai hartako protagonista eta adituak biltzen ditu, urte erakargarri haien inguruan aritzeko:
Alberto Bocos, Elena López Aguirre, Roberto Moso eta Josu Zabala izango dira gonbidatuak. Moderatzaile gisa Iñaki Zarata arituko da.
Solasaldiaren aurretik, 18:15etan Eriz Zapirainen "Salda badago" dokumentala proiektatuko da.
Eta apirilaren 21ean, oso kontzertu berezia: 80ko No eta Speed musika taldeen itzulera ikusi eta entzuteko aukera, 20:00etan.
Ramón Munita (Speed-eko ahotsa), Iñaki Peñamaría (No-ren ahotsa), Fernando Santacana (gitarra), Luis Vega (baxua) eta Javier López (bateria) zuzenean.
Sarrera doan edukiera bete arte.