Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Poltsiko Antzerkia Sorkuntza II. Proiektu Deialdia

Poltsiko Antzerkia Sorkuntza II. Proiektu Deialdia

Asteazkena, 2012(e)ko Apirila(r)en 04-(e)an

Donostia Kulturak, Poltsiko Antzerkiaren alorrean euskarazko sorkuntzak bultzatzeko bigarren Proiektu Deialdia antolatu du, Donostiako Udaleko Euskara Zerbitzua eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkartearen laguntzaz. Izena emateko epea apirilaren 16tik uztailaren 4ra arte egongo da zabalik.

Ekimen honen lehen helburua euskarazko sorkuntzak bultzatzea da, askotan programatzaileek euskarazko obrak programatzeko arazkoak izan baitituzte.

Bestalde, kultur balio katearen  ibilbide guztia (trebakuntza; sorkuntza; ekoizpena; eta hedapena eta ikustaldia) jorratzea dute bigarren helburu.

Deialdia honen xedea ez da diru-laguntza soila izango, koprodukzioa baizik. Aukeratutako proiektuaren sorkuntza eta ekoizpena laguntzeaz gain, obra honen emanaldiak eskainiko dira Euskararen Egunaren astean (bi emanaldi, hiriko bi taberna ezberdinetan). Honez gain, Kultur Etxeek antzokiak utziko dituzte irailean zehar hautatutako obra lantzeko.

Hautaketa irizpide bezala, originaltasuna, proiektu-txostenaren zorroztasuna eta taberna formatu ezberdinei egokitzeko ahalmena izango dira kontuan.

Hemen duzue informazio gehiago:

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?