San Sebastián, ciudad de la cultura

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna dela eta hainbat jarduera Donostiako liburutegietan

Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna

Astelehena, 2012(e)ko Martxoa(r)en 26-(e)an

Datorren apirilaren 2an, Hans Christian Andersen danimakar idazlearen jaiotegunean, Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da. Donostia Kulturako liburutegiek bat egiten dute data esanguratsu honekin eta gaurtik aurrera hainbat jarduera antolatu dituzte haur eta gazteen artean irakurzaletasuna bultzatzeko: haurrei zuzendutako ipuin kontaketak, zine emanaldiak, jolas dramatikoak eta baita helduentzako hitzaldi bat ere.

 

Liburutegi Nagusiko Haur Sailak, adibidez, martxoaren 30ean bilduko ditu ospakizunak. Ostiral horretan, liburutegiak ordutegi berezia izango du, eta bai goizez eta baita arratsaldez ere irekiko da. Goizez, Orixe ikastolarekin batera haurrentzako hainbat jarduera prestatu dira. Aitziber Alonso, Pako Aristi eta Pello Añorgaren eskutik haurrentzako tailerrak egingo dira. Arratsaldeko 18:00tan, 5-8 urte bitarteko umeek Pello Añorgaren ipuin-kontaketa entzuteko aukera izango dute. Helduentzat, berriz, 18:00tan ere Juan Carlos Alonso psikologoaren Haur literatura, heziketa emozionala eta fantasia hitzaldia antolatu da, euskaraz.

Egiako Kultur Etxeko liburutegiak 30erako prestatu du 2-6 bitarteko umeei zuzendutako Lur Kortaren Nor da Tento euskarazko ipuin kontaketa. Ordua: 18:00.

Apirilan zehar, hainbat jarduera egingo dira. Hilaren 2an, Loiola Kultur Etxeko Liburutegian, Irene Alkizak Nir eta ilargia, jolas dramatiko antzeztuko du 5-9 bitarteko haurrentzat.

Aiete Kultur Etxeak, berriz, egitarua oparoa prestatu du. Alde batetik goizetan ipuinetan oinarritutako zinema-emanaldiak. Ikusi Aieteko agendan pelikulen izenburuak, datak eta dagokien hizkuntza. Bestetik, hilaren 13an, Detektibeak liburutegian antzezlana aurkeztuko da, eta hilaren 21ean, Easo Musika Eskolak Leireri gertatutakoa ipuin musikala interpretatuko du.

Amara Kultur Etxeko Liburutegian eta Altzakoan ipuin kontaketak egingo dira. Amarakoan Grimm anaiak gogoratuko dituzte, hilaren 23rako antolatu den Los cuentos de los hermanos Grimm saioarekin, 18:00etan. Altzan apirilaren 25ean eta arratsaldeko 18:00tan, Lur Kortak Kontu Kontari saio egingo du 2-5 urte bitarteko haurrentzat.

Autengo nobedadea Anny Funny kontalariaren ingelesezko ipuin kontaketak izango dira. Lehenengo saio Storie and song for the little ones gaur izango da, martxoak 27, Egia Kultur Etxeko liburutegian, arratsaldeko 18:30etan 8-11 bitarteko haurrentzat.

Okendon, berriz, apirilaren 25ean Twinkle, twinkle, little star izeneko bi saio eskainiko dira, arratsaldeko 17:30etan 4-7 bitarteko haurrentzat.

Azkenik, Amara Kultur Etxeko liburutegiak, apirilaren 26an, Charles Dickensen jaiotzaren mendeurrena gogorarazteko adin guztiei zuzendutako Charly's gift, ingelesezko tailerra antolatu du.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?