Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Astelehena, 2012(e)ko martxoa(r)en 26-(e)an
Asteazken honetan, martxoak 28, UNICEFek dinamizatuta, bi film labur bertsio originalean eta euskarazko azpitituluekin ikusteko aukera izango da: Javier Corcueraren Hijas de Belen eta Javier Fesser-en Binta y la gran idea.
Film hauek Kim Manresaren Beste mundu batzuetako eskolak erakusketa barruan antolatutako jarduera osagarriak dira.
Lehenak, Hijas de Belén filmak, Hegoameriketan irakurtzen eta idazten ikasi ezin izan zuten hiru belaunaldietako emakume langileen istorioak kontatzen dizkigu. Bigarrenak, Binta y la gran idea pelikulak, neskato batek Afrikako herrialdean batean duen bizimodua ekartzen digu. Neskak eskolara joateko eta ikasteko duten beharra.
Emanaldia arratsaldeko 18:30ean eskainiko da, Aiete Kultur Etxeko Hitzaldi Aretoan. Sarrera doakoa da, edukiera bete arte.