Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ibiltarien XVIII. Astea apirilaren 23tik 27ra Intxaurrondo Kultur Etxean

Ibiltariaren XVIII. Astea

Asteartea, 2012(e)ko Apirila(r)en 17-(e)an

Intxaurrondoko Ibiltarien XVIII. Astea apirilaren 23tik 27ra egingo da aurten, lehen aldiz Intxaurrondo Kultur Etxea berrian. Aurtengo gonbidatuak, hurrenez hurren: Andrea Ruiz, Sorkunde Urretabizkaia, David Maeztu, Manuel Martorell eta Mikel Bringas.

Esan bezala, aurten lehen aldiz Intxaurrondo Kultur Etxean (iluntzeko 20:00etan) egingo da Ipar Haizea Elkartearekin batera antolatzen den zikloa. Gonbidatuek ikus-entzunezko lanak eta azalpenak uztartuko dituzte. Ibiltariekin solasteko aukera ere izango da. Apirilaren 23tik 27ra munduko hainbat herrialde ezagutzeko parada emango digu: Groenlandia, Ternua, Siria, Jordania, Kurdistan, Zelanda Berria, etab.

Gainera, apirilaren 10etik 27ra bitartean Kurdistanen gaienko sei begirada erakusketa egongo da ikusgai Intxaurrondon. Kazetaritza munduan izen handia duten profesional hauen 42 argazkiz osatutakoa: Rafael Magaña, Alfredo Cáliz, Manuel Martorell, Íñigo Uriz, José Luis Vidal, Peio Belaskoain eta Karlos Zurutuza.

Hona hemen hitzaldiei buruzko informazio gehiago:

Apirilak 23: Expedición a Groenlandia y Terranova, Andrea Ruiz

Apirilak 24: Cuatro amigos y una silla de ruedas por Siria y Jordania, Sorkunde Urretabizkaia

Apirilak 25: Aizkora hotsak goi mendietan, David Maeztu

Apirilak 26: Kurdistan: viaje al país prohibido, Manuel Martorell

Apirilak 27: Kiwizibidaia, Mikel Bringas

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu