Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Astelehena, 2012(e)ko urtarrila(r)en 30-(e)an
Urtarrilaren 26an aurkeztu zen dFERIA 2012. Gaur otsailaren 26ra bitartean sarrerak 10 eurotan eros daitezkeela gogoratu nahi dugu. Era berean, aipatu nahi dugu Donostia Kulturaren youtubeko kanalean jarri ditugula ikuskizunen berri ematen duten 15 bideoz osatutako zerrenda.
Sarrerak urtarrilaren 27an jarri ziren salgai Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko leihatiletan, hala nola Kutxako ohiko kanaleetan (Telekutxa: 943 001 200 / www.kutxasarrerak.net.). Aurten ere, Ordu gaztea izango dugu dFERIAko emanaldi guztietan - ikuskizunaren aurreko 30 minututan, sarrerak 3 eurotara 30 urtetik beherakoentzako - eta salneurriak, sarrerak erosten diren dataren arabera izango dira.
Imanol Larzabal ( Lugaritz K.E.) aretoko haurrentzako ikuskizun guztiak 3,5 euroko salneurria izango dute eta Gazteszena ( Egia K.E.), Intxaurrondo K.E., Antzoki Zaharra, Victoria Eugenia Antzokiak eta bere Club Aretoko emanaldiak hurrengo salneurria izango dute:
Otsailaren 13tik 26ra: 10 euro
Otsailaren 26tik martxoaren 11ra: 15 euro
dFERIAk iraun bitartean, martxoaren 12tik 15era, sarrerek prezio hau izango dute: Intxaurrondo, Gazteszena (Egia K.E.), Antzoki Zaharra eta Victoria Eugenia Club, 15 euro; Victoria Eugenia, 20 euro.
Hasieran aipatu bezala, hona hemen dFERIAko aurtengo edizioko 15 ikuskizunen berri ematen duten bideoak bata bestearen atzetik ikusteko parada.