Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Asteartea, 2011(e)ko azaroa(r)en 29-(e)an
Durangoko azokaren atarian Erein argitaletxeak haur eta gazteentzako hiru liburu berri kaleratu ditu. Alaitz Olaizolaren Sekretuen lapurrak, Jon Eugiren Animaliakeriak eta Juan Antonio Pérez-Foncearen Iban Aldenurikoa dira gaur goizean Liburutegi Nagusiaren San Jeronimoko sotoan aurkeztu diren liburuak.
Olaizola eta Eugik liburuen berezitasunak azaldu dizkiete kazetariei. Sekretuaren lapurrak, Antzoki Sailean argitaratu da eta haurrekin jolasa, antzerkia eta dantza egitea du xede. Animaliakeriak, berriz, animalienganako maitasuna isladatu nahi izan duen ipuina da. Azkenik, Iban Aldenurikoa, gazteentzako abentura fantastikoa, gaztelaniazko orijinaletik Jesus Mari Lasak euskeratu du.
Liburuak laister izango dira eskura Donostia Kulturako liburutegietako mailegu zerbitzuetan.