Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

2012ko Poltsiko Antzerki Sorkuntza: "Zer duzu Amy?" da aukeratutako proiektua

Ostirala, 2012(e)ko Abuztua(r)en 10-(e)an

Euskarazko formatu txikiko antzerki sorkuntza eta ekoizpena bultzateko sortu den programa honek badu dagoeneko irabazlea!. Jasotako proiektuen artean, epaimahaiak hau aukeratu du Oh My God taldearen Zer duzu Amy? lana aukeratu du.

Proiektu honetan partehartze zabala dago: besteak beste, Leire Ucha (aktorea), Eguzki Zubia (zuzendaria), Itziar Markiegi (eszenografia), Ugaitz Alegría (koreografia) eta Natxo Gómez (musika).

Sinopsia: Dasyk edozein gauza egingo luke Amy Winehousen ahotsa eta talentua izateko. Haren heriotzaren berri izan duenean, maleta hartu eta badoa Londresera, Edgwareburyko kanposantura. Hilobi parean zera galdetzen dio: Amy, zergatik ez zinen zoriontsu? Sekulako ahotsa zenuen. Hemendik aurrera irrika, frustrazioa eta bizitzaren borrokaren inguruko obra garatuko da, puntu gazi-gozoak eta umorea ere uztartuz.

Proiektuak 3000 euroko dirulaguntza jasoko du proposatutako antzezlana garatzeko eta ekoizteko. Azaroaren amaieran, Euskararen egunaren inguruko ospakizunen artean, Donostiako bi tabernetan ezagutzera emango da lehen aldiz.

Donostia Kulturak, Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Euskal Herriko Antzerkizale Elkarteak deialdian parte hartu duten guztiei beren esker ona azaldu nahi diete. Aurkeztutako proiektuak maila altua erakutsi dute eta aukeraketa zaila suertatu da.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu