Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Astelehena, 2012(e)ko uztaila(r)en 09-(e)an
Datorren ostiralean, uztailak 13, donostiarrek aukera paregabea izango dute absurdoaren umorez betetako ikuskizun batekin gozatzeko.
Kultuko programa den Ilustres Ignorantes, 2008az geroztik Canal+ek arrakasta handiz ematen du, hainbat eta hainbat ikusleri barre-algarak eraginez. Javier Coronas, Javier Cansado eta Pepe Colubi umoristek egiten dituzten galderak gai hauen ingurukoak dira: egunerokoa eta apartekoa, eta gure egunean-eguneko bizitza eta gure errealitatea zein bitxi izan daitezkeen pentsarazten digute. Zergatik eransten zaigu aho-zabalka aritze hori? Zergatik ospatzen zuten Harriketarrek Gabonak Kristo aurreko garai batean bizi baziren? Zergatik esaten dugu "ai!" min hartzen dugunean? Datorren ostiralean, Ilustres Ignorantes hauek Victoria Eugenia Antzokian izango ditugu David Broncanorekin batera, eta antzeko galderen erantzunen bila arituko dira mugatzen gaituen egunerokotasunaren irudia aldatzearren. Etenik izango ez duen barre-algara.