Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Ron Lalá Donostiako agertokietara bueltatuko da Time al tiempo ikuskizunarekin

Ron Lalá

Osteguna, 2012(e)ko Uztaila(r)en 05-(e)an

Denboraren iraganari buruzko sketxekin, madrildarrek beren armarik hoberenak nahasten dituzte -umorea, antzerkia eta zuzeneko musika-, funtzio bakoitzean jarraitzaile berriak sortu eta hutsik egiten ez duen koktela prestatuz.

Iazko dFERIAn Time al tiempo estreinatu ondoren, umorez kargatuta datoz berriro ere Donostiako Antzoki Zaharrera. Uztailaren 12tik 15era, Ron Lalá taldeak bigarren aldiz zur eta lur utziko gaitu flamenkoa, jazza, hip hop-a eta rockaren bidez, umore kritiko eta zitrikoarekin beti ere. Beren emanaldian erlatibitateaz eta denboraren iheskortasunaz pentsaraziko digute, gauza berdinei buruzko ikuspuntu ezberdinez, baina batez ere, momentua aprobetxatzearen garrantziaz, gero eta dudazkoagoa den etorkizun baterarako utzi gabe. Nahitaezko hitzordua aurreko urtean Ron Lalárekin gozatzeko aukerarik izan ez zutenentzat.  

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu