Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

Mario Vaquerizo da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIII. Asteko kartelaren protagonista

2012 Fantasiazko eta Beldurrezko Astearen kartela

Ostirala, 2012(e)ko Uztaila(r)en 06-(e)an

Aspaldidanik Astearen lagun eta ohiko bisitari dugun Mario Vaquerizo da Donostiako Fantasiazko eta Beldurrezko Zinemaren XXIII. Asteko kartelaren protagonista. Banpiro moderno bihurtua, Francis Ford Coppolak 1992ko bere Dracula filmean birsortutako irudi hori erreferentziatzat hartuz, abeslari eta kazetari hau ispilu baten aurrean ageri da, Aieteko jauregiko areto batean (hori bai, bertan islatu gabe).

Kartelaren diseinua, azken urteotan ohi denez, Ytantos estudioak egina da. Argazkia José Luis López de Zubiriarena da, Astearen hasiera-hasieratik poster gehienen irudia egin izan duenarena. Marioren jantziak eta karakterizazioa Pili & Mili dendak koordinatu ditu,  PYMen lankidetzarekin baita eta  Après la pluie! kapela-dendarenarekin ere.

Hona hemen kartelaren Making Of-a. Eta 2012ko Fantasiazko eta Beldurrezko kartela kalitate onean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?