Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Astelehena, 2012(e)ko ekaina(r)en 11-(e)an
Gauchos del mar (Joaquín Azulay, Julián Azulay; Argentina, 2012) film luzeak eta UPcycling (Henrique Ogro Perrone; Brasil, 2011) film laburrak Ikusleen Sariak irabazi dituzte, atzo gauean bukatu zen Surfilm Festibalaren 10. edizioan.
Gauchos del mar
Joaquín Azulay, Julián Azulay. Argentina. 2012. 58 min
Bi anaiek Amerikako Ozeano Barean surf egiteko ametsa bete nahi dute, eta horretarako, kamionetan egingo duten bidaia bati ekingo diote Kalifornian. Amerikako kontinentea ikuspuntu global batetik erakutsiko digute, kulturen, paisaien, janarien eta pertsonen bitartez. Anaiek 13 hilabete beharko dituzte etxera itzultzeko, Argentinara. Soiltasuna, askatasuna, pasioa, anaitasuna, ingurumenarekiko errespetua eta gizarte erantzukizuna…horiek dira bi anaiek bota nahi izan dituzten mezuak. Hirian bizitzea aukera bat da, baina ez bakarra.