Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

“Itsasoa eta lehorra” erakusketa inauguratuta dagoeneko

Itxasoa eta lehorra

Asteazkena, 2012(e)ko Ekaina(r)en 06-(e)an

Gaur Itsasoa eta lehorra. Jim Denevan Mundakan (Patrick Trefz) erakusketa inauguratuko da Aquariumean. Erakusketa Surfilm Festibal 10 edizioko ekintzen artean kokatzen da eta abuztuak 31ra arte egongo da irekita. Ordutegia: asteazkenetik igandera (16:30 – 20:00).

Memento honetan Jim Denevan da, zalantzarik gabe, land art-eko mugimenduaren barruan, munduko artistarik esanguratsuenetakoa. Haren figura eta marrazki erraldoiak, miresmena sortzen ari dira arte munduan. Burutu dituen proiektuek hunkitzen dute, eta mundu osoko hedabideetan oihartzuna izan dute.

Lanean aritzeko Mundaka izan zen Europan aukeratu zuen lehendabiziko txokoa, Surfilm Festibalaren ardurapean. Urdaibaiko itsasadarra leku babestua da, UNESCOk izendatutako gizateriaren erreserba, Europako olaturik hoberena bertan itsasoratzen da. Hala izanda, munduko surflari ororentzat bisitatu beharreko tokia da. Leku aparta, babestu beharrekoa, Denevan lanean aritzeko hareatza perfektua. Denevanen proiektua erakusketa honetan eta film labur batean datza.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu