Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Osteguna, 2012(e)ko maiatza(r)en 24-(e)an
Ehun lagunetik gora hurbildu zen atzo San Telmo Museoko Ekitaldi Aretora Ramon Saizarbitoriaren solasaldia entzuteko. Idazlea ez da oso publikoan agertu zalea, baina aurtengo Literaktumeko antolatzaileek egindako gonbitea onartu ondoren, atzo bere lan berrienari, Martuteneri buruz aritu zen, Markos Zapiain filosofoarekin batera. Hona hemen bideoa.
Lagunarte giroan eta une dibertigarriekin, Saizarbitoriak Martutenen jorratu dituen hainbat gai ezagutarazteko balio izan zuen atzoko solasaldiak (harreman pertsonalak, erru sentimendua, memoria historikoa, indarkeriaren amaiera...) eta baita liburuko protagonista batzuen izaera ezagutzeko ere: Martin idazlea, Julia itzultzailea, Pilar, Abaitua medikua...
"Ez dut uste idazlea eta bere irakurleen arteko topaketak egokiak direnik zeren, zer esango du idazleak bere lanari dagoeneko idatzita dagoenaz gain? Ez, ez naiz ekitaldi hauen zalea baina promozioan nagoenez..." txantxetan aritu zen Saizarbitoria bertaratu zirenekin.
Solasaldiak ordu eta erdi inguruko iraupena izan zuen eta publikoak oso adi jarraitu zituen Saizarbitoriaren lan berriari buruz esandakoak, bere aurreko liburuaren ondoren, Kandinskyren tradizioaren ondoren, 9 urte pasa baitira.