Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

"Berriro Igo Nauzu" laburmetraia Europako lau jaialditan aukeratua

Joan den udako grabaketan

Osteguna, 2012(e)ko Maiatza(r)en 17-(e)an

"Berriro igo nauzu" laburmetraia, San Telmo Museoko erakusketa iraunkorreko "Tradizioak bizirik dirau" atalean ikus daitekeena, Erresuma Batuko Holmfirth Film Festival-ean, Frantziako Festival Résistances-ean, Italiako Alta Langa Film Festival-ean eta Zaragozako Festival de Cine y Medio Ambiente-n lehiatzeko aukeratua izan da.

Ikusentzunezko hau, Morgan Creativos enpresak museoarentzat ekoiztutakoa Kirmen Uriberen gidoiarekin, baserriak euskal gizartean tradizionalki izan duen garrantzia soziala eta ekonomikoa azpimarratzeko sortu zen, hala nola, kultura eta ekonomia mailan duen errotze sakona eta bere bilakaera.

Jaialdi hauek laburmetraia aukeratu izana azpimarratzekoa da, izan ere, mundu osoan ekoiztutako lanak aurkezten baitira hauetara. Gainera, jaialdirako aukeratua izatearen ondorioz, "La Stampa" italiar egunkariak bere webgunean jartzeko eskaria egin du.

Morgan Creativos-en lana fikzioa eta dokumentalaren artean kokatzen da, eta azken 150 urteetan baserriak izandako bilakaera azaltzen du. Iazko udan grabatu zen Gipuzkoako baserri ezberdinetan eta museoan, baserriaren eszenografiaren gela berean ikus daiteke, goi klaustroan. Eszenografia honetan, baserrietan ohikoa zen beheko sua ikus daiteke, museoaren etnografia bildumako objektuekin batera: zizeilua, azpila, sehaska eta sukaldeko hainbat tresna: eltzeak, oilarra, platerak, txokolate-ontziak edo danbolina.

"Berriro igo Nauzu" laburmetraiaren zatia:

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu