Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Astelehena, 2012(e)ko apirila(r)en 23-(e)an
San Telmo Museoko Liburutegiak 5.000 liburutik gorakoen gurutzatze edo "bookcrossing"ean parte hartuko du, Liburuaren Eguna dela eta, estatuko eta nazioarteko beste 70 museoen liburutiegirekin batera.
San Telmok museoan ehun bat liburu askatuko ditu, zehazki liburutegiko sarreran, publikoak museoak jorratzen dituen gaiei buruzko lanak dituen espazio hau ezagutu dezan -artea, historia, etnografia, gizartea...-.
Ekimenak, liburutegietan errepikatuta dauden aleek munduan zehar irakurle batetik besterako bidaia egin dezaten du helburu. Horregatik, "bookcrossing" markarekin etiketatuta daude eta bere webgunean erregistratuta, irakurle bakoitzak irakurri ondoren beste leku batean utzi duela azaldu ahal izateko. Dokumentu guztiek kanpainan parte hartzeko jarraibideak dituzte. Aipatutako webgunean, irakurleek liburua non topatu eta non askatu duten jar dezakete.
Ekimen honen helburua museoetako liburutegiek irakurzaletasuna pizteko ahaleginean batzea da eta, zehatzago, diziplina ezberdinen ezagutza bultzatzea.
2012ko Bookcrossing ekimenaren bideoa: