Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Osteguna, 2012(e)ko apirila(r)en 19-(e)an
Museoaren berrinaugurazioaren lehen urtebetetzea da eta horregatik, San Telmok ateak zabalik izango ditu ostiral honetan -apirilak 20an- dohainik eta hainbat bisitaldi gidatu programatu ditugu, hauek ere dohainik. Arratsean, 20:30etatik aurrera, klaustroan elkarrekin egoteko aukera izango dugu eta kopa batekin topa egiteko.
Aipatutako bisiten ordutegia honakoa izango da:
-11:00etan, Arte Ederretako aretoetan paisaiari buruzko ibilbidea, gazteleraz.
-12:30etan, museoko bisita orokorra, euskaraz.
-18:00etan, Arte Ederretako aretoetan paisaiari buruzko ibilbidea, euskaraz.
-19:00etan, bisita orokorra, gazteleraz.
Ondoren, 19:30etan, txistulariek plazan emanaldi bat eskainiko dute eta museo barrura sartzen bukatuko dute. 20:30etatik aurrera, klaustroan elkarrekin egoteko aukera izango dugu eta kopa batekin topa egingo dugu, "Igelaren banda" musikarekin lagunduta.
Gainera, museoak Twitterren hashtag bat sortu du nahi duenak urte honetan zehar museoan gehien gustatu zaiona jar dezan. #STM1