Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Asteazkena, 2012(e)ko apirila(r)en 18-(e)an
DK Literatura programaren barne, datorren apirilaren 19an eta 26an, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi aretoan (sarrera, San Jeronimotik) iluntzeko 19:30ean, bi jarduera berri antolatu ditugu Mila Beldarrain eta Isaac Rosa idazleekin.
Apirilaren 19an, Mila Beldarrain idazleak Alberdania argitaletxearen eskutik plazaratu duen Bajo el cerezo liburuaren aurkezpen-solasaldia eskainiko du. Jorge Gimenezek aurkeztuko du egilea eta gidatuko du ondoren egingo den solasaldia. Amaieran, idazleak liburuaren aleak sinatuko ditu.
Bestalde, apirilaren 26an Isaac Rosa idazleak Seix Barral argitaletxearen eskutik plazaratu duen La mano invisible liburuaren aurkezpen-solasaldia eskainiko du. Harkaitz Canok aurkeztuko du egilea eta gidatuko du ondoren egingo den solasaldia.
Bi saioak gaztelaniaz egingo dira. Sarrera librea izango da, jarleku guztiak bete arte.