San Sebastián, ciudad de la cultura

Javier Corcobado Antzoki Zaharrean ekainaren 1ean

corcobado

Osteguna, 2012(e)ko Apirila(r)en 12-(e)an

Javier Corcobadok kontzertua eskainiko du ekainaren 1ean Antzoki Zaharrean. Sarrerak salgai daude iada, 18 € eta 16 €an Victoria Eugenia Antzokiko eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan, eta Kutxaren ohiko bideetan (Telekutxa, Internet Kioskoak eta www.kutxasarrerak.net).

Javier Corcobado mikrofonoari tinko lotutako gizona da. Bere bidez egiak abesten ditu, bere poemak eta kantak, batzuetan gozoak, bestetan mingarriak, ia beti zoragarriak. Bere inguruan beti kea dagoela dirudi, gau-hondoarekin. Maitasunaz eta biziaz gozotasunez, amorruz eta hauskortasunez abesten du.

Azken diskoa beregan eragina izan duten artistei egindako omenaldia da. Denek eman diote forma bere ibilbideari, batzuek haurra zenean eta beste batzuek berriki. Bere albunik crooner-ena da, zalantzarik gabe. Konposizio ezagunei orkestra-soiltasunez, dotoreziaz eta errespetuz egin die aurre: The shadow of your smile (Astrud Gilberto) edo Coraçao vagabundo (Caetano Veloso) bezalako doinu delikatuak, edo The World we Knew (Frank Sinatra), Te estoy queriendo tanto (Manuel Alejandro) eta Noche de ronda (Agustín Lara) gisako melodia malenkoniatsuak. Azken horrek jarri dio izenburua diskoari, hain zuzen. Beste kanta hauek ere agertzen dira: Le poinçonneur des Lilas (Gainsbourg), José Alfredo Jiménezen bi rantxera, El rey eta El camino de la noche, Carioca (Fred Astaire) eta Losing touch with my mind (Spacemen 3).

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?