Sarrerak
San Sebastián, ciudad de la cultura

47. Heineken Jazzaldiak badu kartela

jazzaldia

Asteazkena, 2012(e)ko Martxoa(r)en 21-(e)an

Jon Artetxe Artabe bizkaitarra izan da 47. Heineken Jazzaldiko Kartel Lehiaketaren irabazlea Chillida leloa duen kartelarekin. Jaialdia uztailaren 19tik 23ra izango da Donostian. 

Kartelaren leloa Chillidaren laminen eta grabatuen eragina goraipatzeko aukeratu zuen. Hain zuzen, 47 zenbakia egiteko Donostiako Haizearen Orrazian topatu zuen inspirazioa, eta urdin koloreak Donostiako kostari egiten dio erreferentzia.

Bestalde gaur bertan jarri dira salgai ordainpeko kontzertuetarako sarrerak.

Informazio gehiago duzue Heineken Jazzaldiaren webgunean.

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu