Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Ostirala, 2011(e)ko urria(r)en 21-(e)an
Atzo, urriak 20, Erakusleihoa programaren denboraldi berriari eman zitzaion hasiera Ernest Lluch kultur etxean. François Rossé (pianoa) eta Pantxix Bidartek (ahotsa eta gitarra) bi artista handi elkartzen direnean ia dena posible dela azaldu zuten.
Desafio sortzaile bat eskaini zuten, inprobisazioaren bidetik une benetan bereziak lortuz, ahotsa, soinua eta musika modu berrian elkar aberastuz. Tradiziotik abiatuta, esperimentazioaren lurraldea zeharkatu zuten. Euskal kantu tradizionala, Bach edota jazz-a eta rock-a izan ziren osagarrietako batzuk, eta emaitza beti harrigarria.
Erakusleihoan sortzen den giro bereziak atzo bere gailurretako bat izan zuen.