Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Asteartea, 2012(e)ko ekaina(r)en 26-(e)an
Gaur, ekainak 26 Donostiako Liburu eta Disko Azokaren aurkezpena egin da. Azokaren gunea liburu eta disko salmentarekin ekainaren 29an inauguratuko da Gipuzkoako Plazan eta zabalik egongo da uztailaren 15a arte.
Gipuzkoako Plaza kultur topagune bihurtuko da, bertara hubilduko diren hiritar eta turistak argitalpen berriak eta baita era nobedosoak ez direnak ikusi, ezagutu eta erosteko aukera izango dute. Azokaren ordutegia oso zabala da goizez 11:00etatik 14:00etara eta arratsaldez 17:00etatik 21:00tara.
Azokarekin batera liburu aurkezpenak eta idazleekin topaketak antolatzen dira. Ostiralean, ekainak 29, 20:00etan, Galiziako Etxean (Zabaleta kalea, 28) Alén da fronteira. Sete poetas vascos liburuaren aurkezpena egingo da, bertan parte hartuko dute Xose Estevez idazle eta historialariak eta Jose Angel Irigarai, poeta eta editoreak.
Uztailaren 5ean, osteguna, 20:00etan, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoan (sarrera San Jeronimo kaletik) Patxi Zubizarretaren ikuskizun literario-musikala izango da. Pamiela argitaletxean berriki argitaratu duen Hiru gutun Iruñetik liburuaren irakurketa egingo du, pianoan Joserra Senperena eta Gema Arrugaetaren argazkien laguntzarekin.
Azkenik, uztailaren 12an, osteguna, 19:30ean, Liburutegi Nagusiko Ekitaldi Aretoa (sarrera San Jeronimo kaletik). Flavia Companyk argitaratu berri duen Volver antes que ir poesia liburuaren solasaldia eta errezitaldia egingo du, Eli Tolaretxipi eta Julia-Cristina Mongerekin batera.