San Sebastián, ciudad de la cultura

"Jazz ihesaldiak" aurkeztu dituzte gaur San Telmon

Astelehena, 2012(e)ko Ekaina(r)en 11-(e)an

Turismoa eta Kultura helburu berdinarekin batuz, Heineken Jazzaldia eta San Telmo Museoarekin elkarlanean produktu turistiko berria eta berritzailea sortu du Donostia Turismoak.

 Hirira datorren bisitarien %82ak kultur jardueraren bat egiten duela eta, Donostia Turismoak hiriko kultur baliabideekin sinergiak aprobetxatu nahi izan ditu eta bide batez, Donostiako jaialdi ugarien potentzial turistikoa sustatu.
Donostia 2016an Europako Hiriburu Kulturala izendatuta izen den testuinguruan, Donostia Turismoak bere 2012. urteko plangintzaren ataletako bat bezala hartu du Kulturarena. Ardatz honen pean, kultur-baliabideen alderdi turistiko garatzea izango da helburu eta hori horrela, Donostian kultur esperientzia bat bizi nahi duten bisitariak erakartzeko hainbat produktu turistiko eratuko dira, lehenengoa gaur aurkeztutako "Jazz ihesaldiak".
Sortu eta jadanik merkaturatu den produktu hau Heineken Jazzaldia eta San Telmo Museoarekin elkarlanean egin da eta honakoak hartzen ditu barne: bi gauetarako ostatua, hiriko hainbat hoteletan (kategoria ezberdinetako hotelak aukeran), Heineken Jazzaldiako kontzertuetarako sarrerak (gutxienez kontzertu baterako, kontzertu gehiagotara joateko aukera), Heineken Jazzaldiako kamixeta ofiziala, San Telmo Museorako sarrera, “Donostia Oinarrizkoa” bisita gidatua eta "Welcome Bag".

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?