San Sebastián, ciudad de la cultura

Maiatzak 18: Museoen Nazioarteko Eguna San Telmon

San Telmo Museoa/Oskar Moreno

Ostirala, 2012(e)ko Maiatza(r)en 18-(e)an

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzen da gaur Museoak mundu aldakor batean. Erronka berriak, inspirazio berriak lelopean. Hori dela eta, San Telmo Museoan sarrera librea izango da bisitari guztientzat egun osoan zehar eta hainbat bisita gidatuak eta musika emanaldiak antolatu dira.

Gaurko programazioa hauxe izango da:

Bisita gidatuak arkitekturaren inguruan. Hasiera Areto Nagusian eta bisitaren iraupena 60 minutukoa izango da. Aforoa gehienez 100 pertsona.

11:00, euskara

12:00, gaztelera

17:00, euskara

18:00, gaztelera

Bestalde, "Bazterrekoen irudiak: ikuspegi erlijiosotik begira" erakusketaren eta klaustroaren ohiz kanpoko irekiera gaueko hamarrak arte. Klaustroan, 17:00etatik 22:00etara, musika ekitaldiak Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionala, Udal Musika eta Dantza eskola, eta Musikene (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia)-ren eskutik.

17:00-18:00 Kantu emanaldia, Musikene (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia).

18:00-18:10 Metalezko taldea (6 lagun), Francisco Escudero Musika Kontserbatorio Profesionala.

18:15-18:40 Ganbera musika talde bat (2 flauta eta pianoa) 2 pieza, Udal Musika eta Dantza Eskola

18:45-19:00 Dantza Klasikoa (3 pieza), Udal Musika eta Dantza Eskola.

19:15-20:00 Abesbatza, Udal Musika eta Dantza Eskola

20:00-20:30 Akordeoia, Musikene (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia).

20:30-22:00 Pianoa, Musikene (Euskal Herriko goi-mailako musika ikastegia).

Herritar guztiak kultur zentro hauek gizartearen garapenean betetzen duten eginkizunari buruz kontzientziatzeko eguna da hau eta 1977tik ospatzen da, ICOM-ek onartu ondoren.

Egun honen helburuak gune hauen ahalegina eta ekimena egun zehatz batean birtualki bateratzea, haien ondarea erakustea, ondarea beste modu batean eskaintzea eta, azken finean, ondare hori ezagutzera ematea dira.

 

 

Iruzkina idatzi

Segurtasun kodea
Freskatu

Berrien kanala
  • Sare sozialak

Gai edo publikoen arabera

 

Erregistratu

Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!

Bazkide egin

Donostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.

Saioa hasi

Pasahitza ahaztu al duzu?