Bazkidea zara baina oraindik pasahitzik ez daukazu? Erregistratu orain eta zure esku izango dituzu web eduki eta zerbitzuak: buletinak, sarreren zozketak ... Bi minutu besterik ez dira izango!
ErregistratuDonostia Kultura bazkide txartela eskatu. Txartelarekin deskontuak, abantailak, eskaintza esklusiboak eta askoz gehiago eskuratuko duzu. Zure eskaerak automatikoki erregistratzen zaitu gure webgunean.
Eskatu orain zure txartela
Zurriola hondartzaren ondoan kokatzen da eta 2004an berritu zuten. Okendo kultur etxeak aldi baterako erakusketen areto aktiboa du.

Boulevard zumardian kokatzen da. Hiru areto ditu, eta publikoaren kezka artistikoei bide ematea eta diziplina desberdinetako kultura-adierazpenen erakusketa zabala eskaintzea du helburu.

Cristina Enea fundazioak ingurumen eta jasangarritasun baloreen kontzientziazioaren eta sentsibilizazioaren alde lan egiten du. Jardueren artean, erakusketak ere antolatzen ditu.

Bakearen baloreen sustapen, hezkuntza eta sentsibilizazioaren eta giza eskubideen errespetuaren inguruan Donostiak duen konpromisoaren adierazgarri da. Aiete Kultur Etxe berriari lotuta dago, eta Ipuinen Dorreak eta Topalekua ekipamenduak osatzen dute. Erakusketak antolatzen dituzte.

Urteak daramatza elkarte honek argazkilaritzaren inguruan lanean. Disziplina hori ardatz dituzten erakusketak antolatu ohi dituzte euren egoitzan, San Telmo Museotik oso gertu.